Arbela Apartamentuak-en badakigu zure maskota familiaren parte dela. Horregatik, txakurrak ongi etorriak diren landa apartamentuak eskaintzen ditugu, inguruko espazio naturalak ezin hobeak ibiltzeko eta elkarrekin gozatzeko.
Begiratu gure txakur politika
Zarautz-eko landa etxe hau osatzen duten apartamentuek erosotasun osoz egon behar duzun guztia dute. Inguruko lasaitasuna, denbora gelditzen dela dirudien arren, oso onuragarria da hemen geratzen diren pertsonentzat. Bi apartamentuek kanpoko espazioa dute, baina baserriaren kokapenak pribatutasuna zaindu eta errespetatzen du.
XIX. Mendean Aia udalerrian eraikitako euskal harrizko baserri hau Andatza mendiaren magalean kokatzen da. 2020an, berritze proiektua hasi genuen upategi zaharrak bi etxek osatutako ostatu bihurtzeko. Lanetan zehar, harrizko maisuek eskuekin egin zuten lana arretaz errespetatu dugu duela mende batzuk eta egungo araudietara eta aurrerapenetara egokitu dugu.
Flora eta fauna: Ameztiek osatzen dute Zipiotegi baserriko baso naturala, haiekin batera haritza, altza eta pinudiak. Gure mahastiak eta larreak inguratzen otea eta txilarra hazten dira.
Faunari dagokionez ohikoa da ilunabar aldera basotik irtetzen diren orkatzak ikusteko aukera izatea, eta zergatik ez basurdea, azkonarra edota azeriren bat. Aipagarria da hegaztien ugaritasuna, sai arre haundietatik, txepetxa bezalako bizilagun txikietara
Andatzako estazio megalitikoa izen bereko mendiak, Belkoainek eta Zarateaitzek osatutako mendikatetxoan kokaturiko Kalkolito eta Brontze Aroko monumentu megalitikoen multzoa da. Hamaika dolmen eta zista batek osatzen dute.
Pagoeta Natura parkea Gipuzkoako itsasertz aurreko zonan dago, kostaldetik 5 km-ra, eta erliebe malkartsua du, garaiera-alde handiz, Pagoeta mendiko tontorraren 714 metroetatik natur parketik irten aurretik Manterola errekak igarotzen duen 50 m-ko kotaraino.

Gipuzkoako itsasertz aurreko zonan dago, kostaldetik 5 km-ra, eta erliebe malkartsua du, garaiera-alde handiz, Pagoeta mendiko tontorraren 714 metroetatik natur parketik irten aurretik Manterola errekak igarotzen duen 50 m-ko kotaraino.

Izen bereko mendiak, Belkoainek eta Zarateaitzek osatutako mendikatetxoan kokaturiko Kalkolito eta Brontze Aroko monumentu megalitikoen multzoa da. Hamaika dolmen eta zista batek osatzen dute.
Hiri eta Herriak
Hemen gure ingurunean , eskuragarri gelditzen dira Gipuzkoak eta aldameneko probintziek eskeintzek diguten hamaika leku interesgarri. Distantziak txikiak direnez, eskuragarri gelditzen dira inguruneko leku miresgarriak.
25KM
9KM
11KM
16KM
BAIONA ……………. 77 KM – BILBO ……………… 93 KM – GASTEIZ ………….. 93 KM IRUÑA …………….. 93 KM – BORDELE ………… 256 KM
Edozein lekuetara joanda, Natura, Gastronomia, Gure pintxoak …eta inguruneak berak eskeintzen dizkigun aukerak izango dituzue zuen eskura, ahaztu ezinezko egun zoragarri bat gozatzeko aukera izanaz.
Kultura
Gipuzkoa tradizioz, historiaz, artez,… betetako tokia da. Honek toki ezinhobea egiten du mota eta gai desberdinetako museoak ezagutzeko. Chillida edo Balenciaga bezalako artistei eskeinitako museoetatik museo askoz txikiagoetara, baina ez horregatik interes gutxiagorekin.
Gastronomia
Pintxoak, edo banderillak, miniaturazko sukaldaritzako benetako artea dira. Pintxo plana, edo pintxo batzuk jatera irtetea, lagunartean ibiltzeko modu ohikoenetako bat da tokikoen artean. Ez da zaila, ibili gure edozein alde zaharretako kaleetatik eta sar zaitez tabernetan pintxoak probatzera. Horretan datza…
Txakolina eta txakolindegiak, Sagardoa eta Sagardotegiak, Gazta, Kontserbak, Herrietako azokak…
Gipuzkoak eskeintzen duen aukera Gastronomikoa oso zabala eta interesgarria da benetan.
Natura
Gure lurraldean, makina Natura Parke eta altxor aurkitu ditzazkegu.
Besteak beste,
Euskal kostaldeko Geoparkea
Aiako Harria Natura Parkea
Aizkorri-Aratz Natura Parkea
Aralar Natura Parkea
Pagoeta Natura Parkea
Gure bezeroek inguruetan hainbat jarduera egiteko aukera izango dute beren kaxa edota nahi izanez gero jarduera dezberdinetan adituak diren enpresa eta pertsonen laguntzaeren bitartez. Horretarako hainbat proposamen luzatzen ditugu. Esaiguzu eta egun berezi bat antolatu dezakegu elkarrekin.
Inguruetako mendien informazioa eta txangoen proposamena egingo dizuegu. Adin eta zailtasunari egokitua.
Inguruko btt ibilbideen informazioa. Zipiotegi baserritik abiatuta, hainbat ibilbide eskuragarri izango dituzue. Baita bizikletak alokatzeko aukeren gida bat.
Gure kokapena fauna eta flora ugari baten bizileku da. Bertan hainbat espezie ikusteko aukera izango dezue, eta hauek identifikatzeko txango gidatuen aukera ere.
Gure kostaldea kirol honen jarduleku nagusi bihurtu da, eta bertako surf eskolekin harremanetan jarriko zaitugu.
Gure masajista eta naturista den Nartan, 20 urteko experientzia du gorputz lanketan, eta sendagai eta elikadura naturaletan. Erlaxatu zaitez esku hoberenetan.
Inguruetako txango gidatuen informazioa eskuragarri izango dezute.
ARBELA APARTAMENTUAK
Santio Erreka,5
Zipiotegi Baserria 20809 AIA
(Gipuzkoa) Euskal Herria
RV:43º14’48.7″N2º06’05.4″W