Flora eta fauna: Ameztiek osatzen dute Zipiotegi baserriko baso naturala, haiekin batera haritza, altza eta pinudiak. Gure mahastiak eta larreak inguratzen otea eta txilarra hazten dira.
Faunari dagokionez ohikoa da ilunabar aldera basotik irtetzen diren orkatzak ikusteko aukera izatea, eta zergatik ez basurdea, azkonarra edota azeriren bat. Aipagarria da hegaztien ugaritasuna, sai arre haundietatik, txepetxa bezalako bizilagun txikietara.
Pagoetako Parke Naturalean gaude, 1998an natur balioak kontserbatzeagatik eta bertan aisialdiari, gozamenari eta erabilera publikoari lotutako jarduerak garatzeagatik babestutako eremu izendatu zen.
Fauna-aberastasun handia du: sai zuria, muxar grisa, belatz handia, besteak beste, eta bertako abere-arrazak, hala nola betizu behia edo pottoka zaldia.
Era berean, eremu horretako oihan paisaiaren ezaugarriak dira hostozabalak, mazela lauak eta koniferoen landaketak, hala nola, hagina, intsinis pinua eta Lawson altzifrea, Pagoetako iparraldeko isurialdearen itxura homogeneoa adierazten baitute
Natur baliabide baliotsuez gain, beste elementu interesgarri batzuk ere baditu: Agorregiko burdinola, hozkailuak, Iturraran parketxearen prestakuntza eta josteta eskaintza, dolmenak osatzen dituzten historiaurreko aztarnak (Otagain, Olarteta eta Zaingo) eta haitzuloetako aztarnategiak (Erratia eta Amalda Alzoralasko ibarrean).
Gure apartamentuetan aurkituko duzu parkea eta gure eskualdea ezagutzeko behar duzun informazio guztia. Gainera, bisita iraunkorragoa egiteko, jarraitu aholku hauei.
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
cookielawinfo-checbox-analytics | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Analytics". |
cookielawinfo-checbox-functional | 11 months | The cookie is set by GDPR cookie consent to record the user consent for the cookies in the category "Functional". |
cookielawinfo-checbox-others | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Other. |
cookielawinfo-checkbox-necessary | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookies is used to store the user consent for the cookies in the category "Necessary". |
cookielawinfo-checkbox-performance | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Performance". |
viewed_cookie_policy | 11 months | The cookie is set by the GDPR Cookie Consent plugin and is used to store whether or not user has consented to the use of cookies. It does not store any personal data. |